EGUZKIA GALTZEAGATIK NEGAR EGITEN BADUZU, MALKOEK EZ DIZUTE IZARRAK IKUSTEN UTZIKO

sábado, 10 de diciembre de 2011

Stephen, autismoa duen benetako artista!

Honako bideo hau Stephen Wiltshire autistari buruzkoa da.
Denok dakigu, nahiz eta autistek hainbat aspektutan atzerapenak izan (erlazionatzean, komunikatzean edota joku sinbolikoetan), beste hainbat esparrutan oso adimentsuak direla.
Hona hemen adimen OSO BEREZIA duen mutiko baten kasua.
Stephen Wiltshire 37 urte dituen Londreseko artista bat da. Paisaiak behin bakarrik ikusita zehaztasun guztiekin irudikatzeko gai da, soilik 45 minutu erabiliz!
Bideoa honen adibide argia da. Stephen hainbat hirietara bidaiatzen da eta helikopeto batetik hiria hainbat minutuz behatu egiten du. Ondoren, paisaiaren kopia berbera eta zehatz-zehatza egiten du, horien artean: Roma, Nueva York, Tokio, Hong Kong, Frankfurt, Madril, Dubai, Jerusalén, Londres...
Benetan bideoa ikusi behar da sinestu ahal izateko! Horrez gain bere lain nagusien argazkiak igo ditut!
Disfrutatu!










No hay comentarios:

Publicar un comentario