EGUZKIA GALTZEAGATIK NEGAR EGITEN BADUZU, MALKOEK EZ DIZUTE IZARRAK IKUSTEN UTZIKO

sábado, 10 de diciembre de 2011

Stephen, autismoa duen benetako artista!

Honako bideo hau Stephen Wiltshire autistari buruzkoa da.
Denok dakigu, nahiz eta autistek hainbat aspektutan atzerapenak izan (erlazionatzean, komunikatzean edota joku sinbolikoetan), beste hainbat esparrutan oso adimentsuak direla.
Hona hemen adimen OSO BEREZIA duen mutiko baten kasua.
Stephen Wiltshire 37 urte dituen Londreseko artista bat da. Paisaiak behin bakarrik ikusita zehaztasun guztiekin irudikatzeko gai da, soilik 45 minutu erabiliz!
Bideoa honen adibide argia da. Stephen hainbat hirietara bidaiatzen da eta helikopeto batetik hiria hainbat minutuz behatu egiten du. Ondoren, paisaiaren kopia berbera eta zehatz-zehatza egiten du, horien artean: Roma, Nueva York, Tokio, Hong Kong, Frankfurt, Madril, Dubai, Jerusalén, Londres...
Benetan bideoa ikusi behar da sinestu ahal izateko! Horrez gain bere lain nagusien argazkiak igo ditut!
Disfrutatu!










viernes, 2 de diciembre de 2011

Datu batzuk

Ikaragarria!

Ba al dakizue amaren adinak eragina izan dezakeela haur bat haur batek autismoa izaten edo ez?
- Ama 40 urterekin semea badu, arriskua %50 bsino handiagoa da.
- 5 urte pasatu ahala arriskua &18 igotzen da.
- Horrez gain aita ama baino nagusiago bada eta amak 30 urte baino gutxiago baditu ere, arriskua handiagoa da.

Ikerlariek ez dute aurkitu datu hauen zergatik, baina uste dute fetuan izan daitezkeen antigorputzek eragin handia izan dezaketeela.

Nork pentsatuko zuen?

sábado, 26 de noviembre de 2011

Pelikula

Kaixo irakurleak!
Beste egunean lagun bati blog honi buruz hitz egin nion eta Rain Man pelikula ikusteko aholkua eman zidan. Kasu egin nion eta nire harridurarako izugarrizko pelikula iruditu zitzaidan!
Mutiko baten istoria kontatzen du, bere aita hil ondoren, bere hiletan, anai berri baten duenaren berria heltzen zaio, autismoa duen mutiko bat. Hortik aurrera, bien bizitza eta istorioa hasten da, benetan galdu ezina!
Pelikulak honek autismoa duten pertsonen pentsamenduak, jokaerak, sentimenduak... ikusteko aukera paregbe eskaintzen du.
Hemen uzten dizuet pelikularen trailerra! Ideia bat egin dezazuen! Nahiz eta oso pelikula zaharra izan (begiratu Tom Cruisen adina!) benetan pena merezi du!

sábado, 19 de noviembre de 2011

abestia

Autismoari buruzko abesti oso polit bat aurkitu dut.. zuekin konpartitzea gustatuko litzaidake..



Escapando del calor
a las preguntas oscuras
de pequeño se encerro
cabilando sus dudas
sin prestar mas atencion a las cosas cercanas
se perdio la solucion de sus adivinanzas

Y desde entonces ya no habla con nadie
se encierra a solas en su frustracion
y se pregunta sobre esos momentos
que nunca vivio
vivio

Y su cerebro huye entre la gente
esperando encontrar algo mas
que personas que hablen de su mente
como algo anornal
anormal

Sus alas blancas despiertan
un hombre mirandole
como si la realidad, no fuera cosa de el
probar su capacidad, para tolerar la verdad
en honor a la verdad, no estuvo tan mal

Y desde entonces ya no habla con nadie
se encierra a solas en su frustracion
y se pregunta sobre esos momentos
que nunca vivio
vivio

Y su cerebro huye entre la gente
esperando encontrar algo mas
que personas que hablen de su mente
como algo anornal
anormal
!anormal!

martes, 15 de noviembre de 2011

Hezitzaileak

Bueno, badakizuenez, Haur Hezkuntza gradua ikasten ari naiz, horregatik, garrantzitsua iruditzen zait Autismoa ere hezkuntza esparrutik aztertzea. Batez ere hezitzaileen papera.
Puntu hauek dira hezitzaileek kontutan izan behar dituztenak autismoa duen haur baten heziketa prozesuan.

Hezitzailearen figura:
Ume autistekin lan egiten duen hezitzaileak, zenbait alderditan heldutasun handia erakutsi behar du:
1. Prestakuntza psikopedagiko on bat eduki behar du. Hau da, bere prestakuntza profesionala kontutan eduki behar ditu:
§  Umeen garapen normalaren pautak, oso ondo ezagutu behar ditu, erreferentzi marko bezala izateko.
§  Lehenengo eta behin ume normalekin lan egin.
§  Ezagupen sakon bat izatea ume autistaren nortasuna eta portaerei buruz.
§  Teoria eta teknika desberdinak ezagutu.
§  Formazioa jaso.
2. Benetan bokazioa duen pertsona izan behar da. Hezitzaileak umeari bere eginkizun guztietan lagundu behar dio, elikaduran, oinarrizko higiene arduretan ( garbitu, jantzi...), baita ardura hauek gero eta gehiago hartzen lagundu behar dio. Aditu hauen lana ez da batere erraza eta gogorra da benetan.
3. Hezitzailearen nortasunak garrantzi handia du, bera izango delako umearen eredua eta berarengandik portaera konkretuak hartuko dituelako. Pertsona orekatuak eta helduak izan behar dira.
4. Ilusioa, eta aldaketa eta ume bakoitzaren aurrerakuntza posibilitateetan, itxaropena duten pertsonak izan behar dira:
Hezitzaile aditu hauek, ume autistarentzako mundu abegitsu bat eraikitzen ahalegintzen direnak, pertsona orekatuak eta kapazak izan behar dira.

jueves, 10 de noviembre de 2011

Tratamendua

Eta orain, nola tratatu Autismoa?




Orain arte zenbait tratamendu sortu izan dira autismoa tratatzeko, batzuk arrakastatsuagoak eta beste batzuk emaitza urriarekin
Jarraian azalduko dira daudenen artean ezagunenak direnak, nahiz eta batzuen aplikazioa gomendatuta ez egon.
§  Jokaera aldaketa: Tratamendu hau orain arte dagoen eraginkorrenetakoa da, zeinak haurraren arreta lortzean eta haurra instituzio kontrolpean jartzea duen helburu. Honetan errefortzu positiboa erabiltzen da jokaera egokiak indartzeko eta desegokiak saihesteko, komunikazio jokaerak hobetzeko…
§  Jokaera terapia: Honetan gaitasunak irakasten dira indartzaile eta higuingarrien bidez, hau da, saria eta zigorra.
§  TEACCH: Teknika hau, irudi eta kontzeptuak edo hitzak irudikatzen dituzten sinboloen bidezko ikus komunikazioan oinarrituta dago.
§  PECS (Picture Exchange Comunicatio System): Irakurketa-idazketa eta ikus komunikazio metodoa da.
§  Kimikoak edo farmakologiakoak: Hauek medikamenduen bidezko tratamenduak dira. Nahiko puntu eztabaidatua den arren, …
§  Gluten eta kaseinarik (esnean dagoen proteina) gabeko elikadura: Honetan egiten dena da haurren elikaduratik konposatu hauek atera zeinak gehien bat irinetan eta esnekietan agertzen baitira.
§  Bitaminosia: Haurra, bitamina jakin batzuekin hornitzean datza.
§  Tomatis eta Berard metodoa: Metodo honen bidez lortu nahi dena da entzumenaren bidez haurra trebatzea eta horrela bere garunean bide berriak sortu.
§  Musikoterapia: Honen bidez, haurrarekiko lotura bilatzen da musika eta erritmoaren bidez.
§ Delfino terapia, ekino terapia…: Terapia mota hauek animaliekin egindakoak dira. 

Hauek dira erabilitako tratamendu garrantzitsuenak.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Datu batzuk

Kaixo!!
Interneten begiratuz, Autismoari buruzko datu eguneratuak aurkitu ditut. Oso interesgarriak!

Autismoari buruzko datuak
·         10.000 eskolaumetatik, lauzpabost izaten dira autista.
·         Ume autisten artean % 17 baino gutxiagok lortzen dute nahikoa maila intelektual altua, eta % 75etik gora dira, gutxi-asko, adimen-eskasia handiak dituztenak.
·         Lau aldiz gehiago agertzen da mutikoengan, neskengan baino (3 aldiz gehiago, beste datu batzuen arabera).
·         Ez dago argi oraindik zergatik gertatzen den, baina azkeneko ikerketen arabera badirudi eragin genetikoren bat badela, arazo zerebralekin batera.
·         Klase sozial guztietan izaten da; altuetan nahiz baxuetan.
·         Ume autistaren etorkizuna, minusbaliaren araberakoa da. Adimen-kozientea (A.k. edo IQ) da, oraindik ere, faktore aurresalerik onena, baina garbi eta onartua dago ume autista gehienek beren bizitza osoan asistentzia beharko dutela.
·         Sindrome honentzat oraingoz ez dago tratamendu espezifikorik.