EGUZKIA GALTZEAGATIK NEGAR EGITEN BADUZU, MALKOEK EZ DIZUTE IZARRAK IKUSTEN UTZIKO

martes, 15 de noviembre de 2011

Hezitzaileak

Bueno, badakizuenez, Haur Hezkuntza gradua ikasten ari naiz, horregatik, garrantzitsua iruditzen zait Autismoa ere hezkuntza esparrutik aztertzea. Batez ere hezitzaileen papera.
Puntu hauek dira hezitzaileek kontutan izan behar dituztenak autismoa duen haur baten heziketa prozesuan.

Hezitzailearen figura:
Ume autistekin lan egiten duen hezitzaileak, zenbait alderditan heldutasun handia erakutsi behar du:
1. Prestakuntza psikopedagiko on bat eduki behar du. Hau da, bere prestakuntza profesionala kontutan eduki behar ditu:
§  Umeen garapen normalaren pautak, oso ondo ezagutu behar ditu, erreferentzi marko bezala izateko.
§  Lehenengo eta behin ume normalekin lan egin.
§  Ezagupen sakon bat izatea ume autistaren nortasuna eta portaerei buruz.
§  Teoria eta teknika desberdinak ezagutu.
§  Formazioa jaso.
2. Benetan bokazioa duen pertsona izan behar da. Hezitzaileak umeari bere eginkizun guztietan lagundu behar dio, elikaduran, oinarrizko higiene arduretan ( garbitu, jantzi...), baita ardura hauek gero eta gehiago hartzen lagundu behar dio. Aditu hauen lana ez da batere erraza eta gogorra da benetan.
3. Hezitzailearen nortasunak garrantzi handia du, bera izango delako umearen eredua eta berarengandik portaera konkretuak hartuko dituelako. Pertsona orekatuak eta helduak izan behar dira.
4. Ilusioa, eta aldaketa eta ume bakoitzaren aurrerakuntza posibilitateetan, itxaropena duten pertsonak izan behar dira:
Hezitzaile aditu hauek, ume autistarentzako mundu abegitsu bat eraikitzen ahalegintzen direnak, pertsona orekatuak eta kapazak izan behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario