EGUZKIA GALTZEAGATIK NEGAR EGITEN BADUZU, MALKOEK EZ DIZUTE IZARRAK IKUSTEN UTZIKO

jueves, 10 de noviembre de 2011

Tratamendua

Eta orain, nola tratatu Autismoa?




Orain arte zenbait tratamendu sortu izan dira autismoa tratatzeko, batzuk arrakastatsuagoak eta beste batzuk emaitza urriarekin
Jarraian azalduko dira daudenen artean ezagunenak direnak, nahiz eta batzuen aplikazioa gomendatuta ez egon.
§  Jokaera aldaketa: Tratamendu hau orain arte dagoen eraginkorrenetakoa da, zeinak haurraren arreta lortzean eta haurra instituzio kontrolpean jartzea duen helburu. Honetan errefortzu positiboa erabiltzen da jokaera egokiak indartzeko eta desegokiak saihesteko, komunikazio jokaerak hobetzeko…
§  Jokaera terapia: Honetan gaitasunak irakasten dira indartzaile eta higuingarrien bidez, hau da, saria eta zigorra.
§  TEACCH: Teknika hau, irudi eta kontzeptuak edo hitzak irudikatzen dituzten sinboloen bidezko ikus komunikazioan oinarrituta dago.
§  PECS (Picture Exchange Comunicatio System): Irakurketa-idazketa eta ikus komunikazio metodoa da.
§  Kimikoak edo farmakologiakoak: Hauek medikamenduen bidezko tratamenduak dira. Nahiko puntu eztabaidatua den arren, …
§  Gluten eta kaseinarik (esnean dagoen proteina) gabeko elikadura: Honetan egiten dena da haurren elikaduratik konposatu hauek atera zeinak gehien bat irinetan eta esnekietan agertzen baitira.
§  Bitaminosia: Haurra, bitamina jakin batzuekin hornitzean datza.
§  Tomatis eta Berard metodoa: Metodo honen bidez lortu nahi dena da entzumenaren bidez haurra trebatzea eta horrela bere garunean bide berriak sortu.
§  Musikoterapia: Honen bidez, haurrarekiko lotura bilatzen da musika eta erritmoaren bidez.
§ Delfino terapia, ekino terapia…: Terapia mota hauek animaliekin egindakoak dira. 

Hauek dira erabilitako tratamendu garrantzitsuenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario