Interneten begiratuz, Autismoari buruzko datu eguneratuak aurkitu ditut. Oso interesgarriak!
Autismoari buruzko datuak · 10.000 eskolaumetatik, lauzpabost izaten dira autista. · Ume autisten artean % 17 baino gutxiagok lortzen dute nahikoa maila intelektual altua, eta % 75etik gora dira, gutxi-asko, adimen-eskasia handiak dituztenak. · Lau aldiz gehiago agertzen da mutikoengan, neskengan baino (3 aldiz gehiago, beste datu batzuen arabera). · Ez dago argi oraindik zergatik gertatzen den, baina azkeneko ikerketen arabera badirudi eragin genetikoren bat badela, arazo zerebralekin batera. · Klase sozial guztietan izaten da; altuetan nahiz baxuetan. · Ume autistaren etorkizuna, minusbaliaren araberakoa da. Adimen-kozientea (A.k. edo IQ) da, oraindik ere, faktore aurresalerik onena, baina garbi eta onartua dago ume autista gehienek beren bizitza osoan asistentzia beharko dutela. · Sindrome honentzat oraingoz ez dago tratamendu espezifikorik. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario