Artikulu honetan ama batek bere semearekin egiten duen lana aurkezten da, ume bat, bere begietan beste umeek duten distira berbera duena. Autista.
Anabel Cornago, bere denbora erabiltzen du bere semearekin ikasteko eta bere esperientzia mundu guztairekin konpartitzeko blog baten bidez.
Bere motibazioa eta ekimena erakusteko eskatu diogu.Hona hemen:
" Gustatuko litzaidake, autismoa, pertsona desberdin eta zorigaiztoen sinonimoa denaren ideia behingoz alde bater uztea eta jendeak ez pensatzea euren munduan isolaturik bizi direla sentimendurik gabe.
Erik, lau urte eta erdiko mutikoa, autismoa du. Ume liluragarria da eta lagunartean jolastea gustoko du. Emozioak erakusten dituen irribarrea dauka. Bai, Erik bide guztietatik komunikatzen saiatzen da: hitz egiten du, bi hizkuntzetan mintzatzen da... baina ez da gauza erraza berarentzat.
Autismoa duten pertsonek pentsatzeko modu desberdin bat dute, baina euren pertzepzio arazoa dela eta, erlazio sozialak ulertzeko zailtasunak dituzte. Horregatik, batzuetan zapuztu egiten dira eta ziurtasuna ematen dieten errutinetara itxi egiten dira. Beste umeek baino laguntza gehiago behar dute, ulermen handiagoa eta euren bidean aurrera jarraitzeko orientazio terapia.
Eriki Kanner autismoa diagnostikatu zioten bi urte eta erdi zituenean. Ez zen inolako ezustekorik izan guretzako: ez zuen hitz egiten, ez zuen bere izenaz erantzuten eta bere jokorik gogokoena koilarak fila batean jartzea zen, behin eta berriro.
Desesperoan jausi aurretik, nire senarrak eta nik hasiera batetik oso argi izan genuen: modu estrukturatuan lan egin beharko genuen berarekin, helburu txiki batzuekin, lehenengo xedeak lortzen hasteko: hitzak, jolas funtzionala, interakzioa, kontzentrazioa, emozioak...
Estimulazio egoki batekin, gure umeek hobeto garatzen dira. Bizi diren mundu aldakorraren arauak ulertzen ikasten dute. Ezin dugu ahaztu guztiak garela berdinak, baina desberdinak.
Bi urteko terapia baten ondoren, Erik autismoaren etaparik gogorrenari aurre egitearen adibidea da, beste hainbat ume bezala. Ez da lan erraza, oso konstantea izan behar da, baina borrokalari txiki hauen aurrerapausu txiki guztiek indarra ematen dute aurrera jarraitzeko. Imaginatzen duzue zein poza ematen duen bere lehenengo ahotsak entzun eta ohartzea nola hitz hauek hizkuntz komunikatibo batean bihurtzen diren?
Autismoari buruzko informazioa falta da, gehinenetan diagnostikoa berandu dator, familia ugari ez dituzte errekurtso nahiko eta gizarteak sindrome honen ideia faltsu bat dauka, 1000 umeetatik, soilik bati eragiten diona. Horregatik, hainbat guraso batu gara autismoari buruzko ikuspegi erreal eta zabalago bat eskaintzeko asmoz.
Internet gure helburuak lortzeko tresna bat bihurtu da. Foroen, Wen orrien eta blogen bidez, familia askok euren esperientziak konpartitzeko aukera dute:lorpenak eta momentu gogorrak nola gainditu, adibidez.
Sarean, informazioa iturriak eta lanerako material egokia topatzeko lekuak asko hazi dira.
Hau izan zen blog honen jaiotza " Sonido de la hierba al crecer". Helburua, nire aukeren barruan, esperientziak konpartitzeko laguntza ematea da eta Eriken bilakaera egunez egun erakustea. Blogean, berarekin egindako ekintzak eta aktibitateak erakusten ditut, lanerako materiala lortzeko dokumentazioa eta baliabideekin batera. Autismoari buruzko hausnarketak ere azaltzen dira, ikuspegi baikor eta itxaropenarekin.
Erikekin samurtasuna momentuoro aurkitzen ikasi dut eta erraztasunaren bikaintasuna, denborarik gabea, larritasun gabea.
Askotan, elkarrekin belar gainean etsaten gara. ENTZUN AHAL DUZUE BELARA HAZTEN DENEAN SORTZEN DUEN SOINUA? MODU BERBEREAN AURRERATU EGITEN DU NIRE SEMEAK."
Hona hemen bere blogaren linka:
http://elsonidodelahierbaelcrecer.blogspot.com/