EGUZKIA GALTZEAGATIK NEGAR EGITEN BADUZU, MALKOEK EZ DIZUTE IZARRAK IKUSTEN UTZIKO

jueves, 6 de octubre de 2011

Kaixo!

Ongi etorri guztiei!
Ainhoa Martin dut izena eta Huar Hezkuntzako bigarren mailako ikaslea naiz. Blogaren gaia pentsatzeko eskatu zigutenean, berehala premia bereziko umeak etorri zitzaizkidan burura. Interesgarria iruditzen zaidalako euren mundua ezagutzea.
Beraz, blog hau sortu dut, batez ere, hezkuntzan arazoak dituzten umeak aztertzeko eta euren egoerak eta bizimodua ulertzeko.
Helburua, euren zailtasunak eta ikuspuntuak ulertzen saiatzea da. Horretarako arazoak dituzten umeei buruzko bideoak, berriak, egunkariak, argazkiak... erakutsiko dizkizuet.
Espero dut zuen gustokoa izatea!


Hasteko, nahiz eta atalik aspergarriena izan, autismo munduan satu aurretik garrantzitsua da zer den eta motak aztertzea, gehiago sakondu aurretik.

Leo Kanner-ek Sindrome hau deskribatu zuenetik, 45 urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki ditu, eta honek nahaste-borraste handia sortu du.
Gaur egun, eta OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek Autismoa, bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo bezala, hain zuzen.
Gizarte-harremanerako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Adibidez, bere gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez diete jarraitzen; ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere, ...
Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bapatean eten eta geratu. Horietatik erdiak, zerbait esaten ikasi dutenak, “ekolalia” deitzen zaiona edukiko dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte. Bestalde zu eta ni pertsonak ere nahasten dituzte.
Beren jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. Ez dute fantasia batere lantzen, eta beren jolasak suntsikorrak (apurtzaileak) dira; monotonoak, errepikakorrak.
Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.i); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan txoratuta bezala egon-go dira horien aurrean. Bestetan berriz, ikusi edo antzeman ere ez dituztela egiten dirudi.
Beren garapena ez da harmonikoki koordinatzen. Ume hauengan garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik.
Ume batek hiru urte bete aurretik portaera horiek guztiak dituenean, autista dela esan daiteke.




MOTAK

Autismoarekin erlazionatuak dauden sindrome eta egoera gehienak, espektro autistaren barruan koka ditzakegu. Espektro autistaren barruan hauek dira nahaste nabarienak: nahaste autista, garapenaren nahaste jeneralizatua, autismo atipikoa, eta Asperger nahastea. Hauekin batera, Rett nahastea eta haurtzaroaren desintegrazioaren nahasteak, osatzen dute garapenaren nahaste orokorren aukera nagusienak. Gaur espektro autismoaren nahasteaAsperger nahastea etaRett nahastea azalduko ditut:
  • Espektro autismoaren nahastea. Nahaste hau daukaten pertsonek arazo sozialak eta komunikazioarenak izaten dituzte. jarrera errepikakorrak garatzen dituzte, eta beraien eguneroko bizitzan aldaketak ez dituzte gogoko. Espektro autismoaren nahastea duten umeek beste umeek ez bezala garatzen dira eta erritmo beretsuan ematen da garapena.
  • Asperger sindromea. 1944an Asperger-ek lau kasu klinikoen berri eman zuen. Autismo era desberdinak erakusten zituzten eta bere adimen ahalmenak, bakoitzarenak desberdinak izan arren, Kanner-ek deskribatutakoenak baino garaiagoak ziren. Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Nahaste hau duten pertsonek elkarrekintza arazoak, harremanetarako ez-ahozko arazoak, arazo psikomotoreak...etab izaten dituzte.
  • Rett sindromea. Rett sindromea oso gaitz neurologiko arraroa da, munduan zehar, 12.000 edo 15.000 bizirik jaiotako nesketatik 1 jasaten du sindrome hau, bakarrik nesken artean ematen da, nahiz eta bariante bat izan, mutilak ere afektatzen dituenak. Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka. Sintoma nagusiak dardarak edo epilepsia, mikrozefalia, mugimendu ez-ohikoak, ataxia, erregrezio psikikoa...etab dira.



Hona hemen oso polita eta interesgarria iruditu zaidan bideoa. Benetan unkigarria!

bideoa.


( nahiz eta bideoan 3 minutuko iraupena izan, programa batekin bideo moztu dut interesgarriena erakusteko )

No hay comentarios:

Publicar un comentario