EGUZKIA GALTZEAGATIK NEGAR EGITEN BADUZU, MALKOEK EZ DIZUTE IZARRAK IKUSTEN UTZIKO

martes, 18 de octubre de 2011

Kaixo irakurleak!
"Maria y yo" pelikularen laburpena moduko bat aurkitu dut eta uste dut zuei erakustea ezinbestekoa dela.
Bideoan Maria neska autistaren bizitza azaltzen da. Bertan azaltzen du zelan bere familia, Maria jaio ondoren,hainbat jokaera arraro sumatzen hasi zirela, ez zuen entzuten, ez zituen euren besarkadak erantzuten...
Bideoan bere bizitza organizatua azaltzen zaigu: 8.00 etan esnatu, 8.15 etan jantzi, 8.30 etan gozaldu...
Hainbat esparrutan dituen zailtasunak ere ikusteko aukera eskaintzen digu bideo honek: zapatak lotu, telefonoz dei egin, bakarrik dutxatu... Hala ere, hainbat esparrutan dituen erraztasunak ere ikusi ditzakegu: jateko kontzentrazioa, paperak mozteko zehaztasuna, memoria...

BESTEEN AURREAN BERE BURUA DEFENDATZEKO BERE UNIBERTSOAN BABESTEN DELA dio

No hay comentarios:

Publicar un comentario